2015/02/27

GAILETAK EGITEN

Sukaldari lanetan aritu dira gelako ikasle asko, eta gaileta goxo-goxoak egin dizkigute Irakurgaiak liburuan agertzen zen errezeta bati jarraituta.
Eskerrik asko!




LANBIDEAK

Gai honetako txoko txurira hainbat lanbideetan erabiltzen diren tresnak ekarri ditugu.












2015/02/20

PLANETAK ETXERA!!

Txanelako Unibertsoaren gaiari jarraipena emanez, planetak egin ditugu plastikan. Lehenego egunkarietako paperekin bolak egin ditugu eta zintzilikatzeko soka batekin bildu.



Horrela genituela, bakoitzak pere planeta edo izarra margotzen hasi zen. Margoketa lana elkarri lagunduz egin genuen eskuak eta pintzelak erabiliz.




Lehortzen utzi eta etxera eraman genituen planetak!!



2015/02/05

ORKESTA

Kaixo: Gaur goizean musika gelara sartu naiz ustekabean, eta orkesta bat egiten topatu ditut 2. mailakoak. Argazkiak atera dizkiet zuek ikusi ahal izateko. Pena, doinua ezin duzuela entzun. EDERRA!
Gero etzan dira, eta musika bat entzunez animalia bat imajinatzeko esan die maisuak. Eta gehiago ez dakit, joan egin behar izan dudalako. Galdetu zure seme-alabari...