2015/01/22

PELLO AÑORGA, IPUIN KONTALARIA

PELLO AÑORGAREN IPUIN KONTAKETAREN HARIRA 

 Atzo, urtarrilak 21, Pello Añorga etorri zitzaigun eskolara ipuinak kontatzera. Gero eta emigrante, eta kolore, eta hizkuntza desberdinetako ikasleak ditugunez geletan, horiek guztiak gelan edukitzearen aberastasunari buruz aritu zen.

 Gaur, 2. mailako gelan, egoera horiekin identifikatuta, lantxo bat egin dugu.

 • Hasieran “euri zaparrada” egitura jarraituz, atzoko emanaldian arreta eman zien hori kontatu eta arbelan idatzi dugu. Gauza asko atera dira: musika, Yuma, hostoa erretzea, Arroxane, Joxe, koloreak nahasten ziren ipuina, Karratutxoaren ipuina…

 • Hori guztia lotu eta atzoko ipuinen eta egoeren errepasoa egin dugu.

 • Karratutxoren ipuina hartu dugu, eta bakoitzak bere burua marraztu du triangelu, lauki zuzen edo lauki luze moduan. Ondoren kolore bat eman dio eta apaingarriak jarri: aurpegia, ilea, kresta, txapela…

 • Kartulina beltz batean 2. mailako gela irudikatu dugu, eta bilkura batean nolako atea egin behar genion erabaki dugu. Denok erraz kabitzeko atea egitea erabaki da. Atea egin eta kartulinako iskin batean pegatu dugu.

• Kartulina arbelean pegatu dut.

 • Bakoitzak bere buruaren marrazkitxoa atetik sartzen zela ziurtatu ondoren, kola eman eta kartukinan pegatu du.

 • Gure buruaren irudia pegatu ondoren, ohartu dira batzuk beraien artean antzekoak direla, beste batzuk txikiak, zein handiena, beste batzuk oso desberdinak…baina denon artean musika dotorea egin dezakegula giro onean, haserretu gabe, ibiltzen bagara.

• Azkenik, kartulina gelako atean jarri dugu, kanpoaldetik.








1 iruzkin:

  1. Zein ondo 2. mailako gelan denentzako lekua egotea, bakoitza den bezala errespetatuz!!!

    ErantzunEzabatu